Euskal karaokeak
Nire irakaskuntzako lan jardueran betidanik euskal abestiak esparru handi bat bete dituzte. Ikasleekin abestiak lantzeko etapa desberdinetatik pasa egin dugu. Hasieran lan egiteko era oso simplea zen, ikasleek abestiak aukeratu, biniloak martxan jarri eta idazmakinez egindako abesti txostenak irakurriz abesten genuen.
Gero informatika ailegatu zen eta txostenak hobetzen joan ziren. Kasette eta biniloetatik CDetara pasa egin genuen. Urtero euskal kantagintzan sortu diren nobedade gehienak erosi eta erosten ditugu. Dugun Euskal CDteka oso handia danez, taldeekin lantzeko ikasturtero abesti CDa prestatzeko aise egiten dugu.
Orain dugun CD zein binilo guztiak mp3ra pasa ondoren musika guztia digitalizatuta daukagu. Honek edozein bilduma edo trataera informatikoa egiteko balio zaigu.
Duela bizpahiru urte Karaokeak egiteko aukerak bilatzen programa batzuk probatu eta azkenean ihaz oso erreza den KARAFUN programa topatu genuen. Honek lortzen dituen emaitzak itxurosoak dira.
Orain karaokeak egiteko, gehienetan KARAFUN bakarrik erabiltzen dut. Efektu bereziren bat lortu nahi baldin badut Pinnacle Studio11erabiltzen dut. Hau da Karafunekin exportazioa AVIra egiten dut eta gero artxibo hori bideo edizio programan jarriz, nahi dudan edizioa burutzen dut. Editatutakoa MPG2an gordetzen dut.
Azken ikasturtea barnetegian karaokea ekintza oso potentea izan da. Taldeak bost egun izaten dira eta bigarren egunerako ikasleak erdal giroko ingurukoak izan arren prestatutako abestiak topera abestu dituzte.
Blog honetan, eskegitzen ditut karaokeak mp4an daude. Barnetegitik pasatutako ikasle zein irakasleak gogo handia adierazten dute karaoke hauek bere jardueretan erabiltzeko. Hau dela eta, euskal abestiak eta euskera gehiago egin eta eragin dezazuen hemen dituzue karaoke hauek.
Karaokeak ikusteko sakatu ezkerrrean duzuen LOTURAK menuan, Nire karaokeak youtuben.



Zabaldu
del.icio.us
Eskerrik asko...
Zure bideoekin topatu nintzen kaxianoren abesti baten bila nenbilela... eta asko gustatu zitzaizkidan...
Horrenbeste, karaokeak egiteko zein programa erabiltzen zenuen galdetzeko gogoa sartu zitzaidala...
jejeje... baina ez da beharrezko izan...
itauna egin baino lehen erantzun didazu...
Issa — 2008-09-17 - 07:59:27 GMT 1
Issa, karaokeak egiteko erabiltzen dudan programa Karafun Studio da. Bideoa edo beste efekturen bat sartu nahi dudanean Pinnacle Studio 11 erabiltzen dut
Gabi — 2008-09-26 - 23:01:47 GMT 1
Eskerrik asko, Gabi,
Gabonetan Olentzeroren abesti bat youtuben bilatzen genbilen nire alabarekin abesteko eta zure karaokeak aurkitu genituen. Oso ondo pasa dugu zure bideoak ikusten eta abesten. Euskeraz ondo hitzegiten ez dugunentzako oso baliogarriak iruditu zaizkigu.
Milesker eta segi horrela.
adrisparents — 2009-01-10 - 09:26:04 GMT 1
kaixo!!
primerakoak dira zure karaokeak, oso ongi eginak, gainera hauetarikoak ez daude inun, oso zaila da euskarazko karaokeak aurkitzea eta are gehiago errepertorio horrekin. mila ezker.
ala ere,youtube-n apartez, nonbaiten gehiago ipini egin dituzu? ordenagailuan izan nahi nituen, eta youtuben daukan kalitatearekin, handian ikustean ez da oso ongi ikusten eta jeitsi egin nahi nituen.
mila esker!!! agur ta horrela segi!
alicia — 2009-01-11 - 21:05:54 GMT 1
Mila esker.
Benetean bilduma ederra egin duzu.
Oso gustura aritu naiz bideoak ikusten eta erabilgarriak izango zaizkigulakoan nago.
Inma — 2009-02-23 - 12:12:24 GMT 1
Beajondeizula Gabi! Zure Youtubeko karaokeak maiz topatu ditut euskal kantuen bila nenbilela. Gaur zure Youtubeko gunetik honako bidea topatu dut eta eskerrak emateko aukera dut. Eskerrik asko bada eta ea eusten diozun orain arte bezala euskal abestiak sarera igotzeari. Ondo izan.
Felix — 2010-01-08 - 19:37:35 GMT 1